EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019055

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 13ko Ebazpenaren huts-zuzenketari buruzkoa. Ebazpen horren bidez argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda. Deialdia erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24an egindako bileran.

Xedapenaren data: 2019-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201901436
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/08/21ean argitaratutako 2018/07/13ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201804315]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun suertatu diren entitateen zerrenda (2018ko abuztuaren 21eko EHAA, 160. zk.). Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
– 2018/4315 (4/1) orrialdean, ebazpen-atalean, paragrafo bat eransten da:
Hau dio:
«EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24ko bileran (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina)».
Baina hau esan behar du:
«EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24ko bileran (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina).
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.»
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.