EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019055

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Xedapenaren data: 2019-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201901434
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/04an argitaratutako 2018/05/16ko AGINDUA [201802906]

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren 9.3 artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru-kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea zeini eman zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua ebazpen honekin batera dago, eranskinean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.