EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019055

37/2019 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201900037
Xedapenaren data: 2019-03-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201901432
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1997/10/31n argitaratutako 1997/10/14ko 199700226 DEKRETUA
  • 2007/06/29an argitaratutako 2007/06/26ko 200700105 DEKRETUA aldatzen du
  • Ikus 2018/11/28an argitaratutako 2018/11/13ko 201800159 DEKRETUA
  • Ikus 2018/11/28an argitaratutako 2018/11/13ko 201800161 DEKRETUA
  • Ikus 2018/11/28an argitaratutako 2018/11/13ko 201800162 DEKRETUA

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, analisi funtzionalen prozesuaren ondorioz sortuak.
Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
2018ko azaroaren 28an, dekretu hauek argitaratu ziren EHAAn –2019ko urtarrilaren 1ean jarri ziren indarrean–:
162/2018 Dekretua, azaroaren 13koa, zeinaren bidez Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade and Investment SA sozietate publikoari ematen baitzaizkio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzako enpresak nazioartekotzearen arloko zenbait egiteko, eta horretarako behar diren tresnak ematen.
161/2018 Dekretua, azaroaren 13koa, zeinaren bidez atxikitzen baitzaizkio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari beharrezko baliabideak, bere funtzioak gara ditzan, eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren akzioak.
159/2018 Dekretua, azaroaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua.
Nazioartekotze Zuzendaritzari esleitutako egitekoak honako hauen artean banatu dira: SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa eta Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade & Investment SA sozietate publikoa. Ondorioz, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, erakunde horiei atxikitzen zaizkie atxikitze-dekretuen bidez horietako bakoitzari esleituta dauden egitekoei lotutako lanpostuak, bai eta lanpostu horiek betetzen dituzten funtzionarioak ere (zein bere dekretuaren eranskinetan dago zehaztuta).
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrendan jaso behar dira orain arte Nazioartekotze Zuzendaritzari atxikita egon diren lanpostuei eragiten dieten aldaketak, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.