EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019054

10/2019 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakariarena, Osasuneko sailburua izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201900010
Xedapenaren data: 2019-03-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201901394
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea, haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Osasuneko sailburu izendatzen dut.
2. artikulua.– Dekretu honek kargua hartzen den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.