EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019053

AGINDUA, 2019ko martxoaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Xedapenaren data: 2019-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201901381
Maila: Agindua
Kultura eta Hizkuntza Politikari Sailari dagozkio arte eta kultura alorreko jardueren eta horien zabalkundearen eskumenak, hala jasotzen baitu bere xedapenetan Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari eman zizkion Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, dirulaguntzak emango dira ekoizpen eszenikoa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko. Neurri horren bitartez, euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen.
Era berean, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu horren bitartez, 2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.
2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza horietarako, guztira, 1.460.000 euro erabiliko dira.
2.– Honako deialdi honek barne hartzen dituen dirulaguntza modalitateen arabera, guztira 1.460.000 euroko banatuko dira, honela:
a) Hitzartutako zirkuituarekin egindako ekoizpenei zuzendutako laguntzak, agindu honetako II. kapituluan ezarritako balditzetan: 280.000 euro.
b) Ekoizpen modalitate hauei eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezarritako baldintzetan: 600.000 euro:
– Ekoizpen eszenikoak I eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak: 200.000 euro.
– Ekoizpen eszenikoak II eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak: 400.000 euro.
c) Bi urtean behingo ekoizpenei zuzendutako laguntzak, agindu honetako IV. kapituluan ezarritako balditzetan: 580.000 euro.
3.– Honako deialdi honek barne hartzen dituen arte-diziplinen arabera, guztira 1.460.000 euro banatuko da, honela:
a) Antzerkirako laguntzak: 974.000 euro.
b) Dantzarako laguntzak: 486.000 euro.
4.– Dagokion kapituluan xedatuko da diziplina bakoitzari modalitatearen arabera dagozkion zenbatekoen banaketa.
5.– Zirku-ikuskizunak antzerki- nahiz dantza-eremuetan aurkez daitezke, ikuskizunaren ezaugarrien arabera.
6.– Modalitate bakoitzean diziplina bakoitzerako adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako sailburuordeari dagokion ebazpena eman dezan, betiere modalitate hartzailea erabaki gabe badago. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eskualdatzea egongo balitz, diziplina bakoitzaren barnean egingo da, eta lehentasuna izango du eskatutako kopuru orokorren eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen modalitateak.
3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.
1.– Agindu honetan modalitate bakoitzerako ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Europar Batasuneko estatu kide batean ezarritako pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok, betiere behin dirulaguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu egonkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.
Pertsona juridiko edo erakunde batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak 21.Bi artikuluak dioena hartuko da aintzakotzat.
2.– Gainera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera eszenikoari dagokion epigrafean alta emanda egon behar dute pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezten duten unean. Pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede soziala jarduera eszenikoak garatzea izan beharko da.
3.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
4.– Ezin izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak jaso honako hauek:
a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratibo edo penalen bat edo dirulaguntzak jasotzeko legezko debekuren bat duten pertsona edo erakunde eskatzaileak, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).
b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako inguruabarren batean dagoen pertsona edo erakundea.
d) Dagokion deialdiaren aurreko bi urteetan diruz lagundutako bi ekoizpen eszeniko estreinatu dituzten pertsonak edo erakundeak, edo hiru ekoizpen eszeniko estreinatu dituztenak deialdiaren aurreko lau urteetan, bi urtean behingo ekoizpen eszenikoaren dirulaguntzen onuradunen kasuan eta 12.4.b) artikuluan jasotakoa aplikatzen den kasuetan.
e) Elkarte edo fundazio izaera juridikoa duten erakunde eskatzaileek ezingo dute antzerki-ekoizpenetara zuzendutako dirulaguntzarik jaso.
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.
4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Deialdi honen menpean esleitutako dirulaguntzak lehiaketa-prozedura bidez emango dira. Horrenbestez, laguntzak emateko, eskabideak alderatu egingo dira, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasuna laguntza modalitate bakoitzerako ezarritako balioespen-irizpideei jarraituz ezarriko da, eta laguntzak emango dira harik eta laguntzak, edo, hala badagokio, deialdian esleitutako kredituak agortu arte.
2.– Bi fasetan baloratuko dira modalitate bakoitzean aurkezten diren proiektuak.
a) Lehenengo fasean, lortu daitezkeen puntuen % 40 lortu beharko dute hurrengo fasera igarotzeko.
b) Bigarren eta azken fasean, baztertu egingo dira eta ezingo dute laguntzarik lortu, II. kapituluan araututako laguntza modalitatean, 23.4 artikuluan ezarritakoaren arauera, gutxienez 9 edo 12 puntu lortzen ez dituztenek, eta gainontzeko laguntza modalitateetan lehen fasean lortutako puntuazioari gehitu eta gero gutxienez 60 puntu lortzen ez dituztenek.
5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:
– Aurrez aurre: eskabideak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan, hau da, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa) adierazitako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.
– Bitarteko elektronikoz: euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 4. apartatuan adierazitako helbideen bitartez.
Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta.
3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, aurretik aipatutako helbide elektronikoaren bitartez.
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainontzeko ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/antzerki_jarduera/web01-tramite/eu/
Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
6.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.
6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.
a) Pertsona fisikoen kasuan:
– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.
b) Pertsona juridikoen kasuan:
Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeak:
– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez dute inskripzio hori egiaztatzeko agiririk aurkeztu behar.
Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek haien legezko eratzea egiaztatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea ere; gainera, ordezkaritza-ahalorde nahikoa dutela justifikatu behar dute. Horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, eta dagokien Erregistro Publikoetan inskribatuta daudelako egiaztagiria.
– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.
– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.
c) Pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat:
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu baitzen. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa. Honako dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:
a) Garatu nahi den ekoizpen edo jarduera eszenikoaren proiektu osoa. Zehazki, honako hauek aurkeztu beharko dira: proiektuaren azalpen-memoria; hala badagokio, obraren testuak; proposamen eszenografikoa; trataera dramaturgikoa; egileen identifikazioa eta curriculuma; koreografia; zuzendaritza; ekoizpena; eszenografia; argiztapena eta interpretazioa.
b) Dirulaguntza modalitate bakoitzari dagokion inprimakia behar bezala beteta (euskadi.eus helbidean eskuragarri dago).
c) Egile-eskubideak dituelako egiaztagiria.
d) Koprodukzio kontratuak, hala badagokio.
e) Hala dadagokio modalitate bakoitzean eskatzen den dokumentazioa eta ziurtagiriak.
f) Eskabidea baloratzeko egoki iritzitako dokumentazio osagarria.
3.– Honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte aurkeztu beharreko dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) edozein dela ere:
a) Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira, erabilgarri daudenean. Gainerako dokumentazioa, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.
b) Dokumentazio elektronikoaren gehieneko tamaina hauxe izango da: 30 Mb.
c) Bideoak aurkezteko, web-helbide bat eman ahal izango da, horiek kontsultatzeko, dagokion dokumentuan.
7. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskaerarekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:
– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.
– Eskabidea egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).
– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraziko du pertsona edo erakunde eskatzaileak, eta dirulaguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.
8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea, eta Kultura Sustatzeko Zuzendaria izango da laguntza horien arduraduna.
9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.
1.– Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.
2.– Pertsona juridikoek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, Administrazio Publikoek eskabidea elektronikoki aurkeztuz zuzentzeko eskatuko diote interesdunari. Horretarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.
10. artikulua.– Balorazio Batzordea.
1.– Modalitate honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bakar bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:
– Presidentea: Kultura Sustatzeko Zuzendaria.
– Bokalak: gutxienez 9 kide eta gehienez 12, Kulturako sailburuordeak izendatutakoak, agindu honetako xedean aditu diren pertsonen eta arte eszenikoekin zerikusia duten Euskal Autonomia Erkidegoko programatzaile eta ekoizleen artean.
– Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Ez da balorazio batzordearen kidea izango eta hitza izango du baina botorik ez.
2.– Bi azpibatzorde egongo dira. Batak antzerki arloko proiektuak baloratuko ditu eta besteak dantza arlokoak. Azpi batzorde hauek batzordearen osoko bilkurari bidaliko dizkiote proposamenak dagozkion erabakiak har ditzan.
Batzordearen heren batek antzerki- eta dantza-eremuetako proiektuak baloratuko ditu. Beste heren batek soilik antzerki-eremukoak, eta, azken herenak, soilik dantza-eremukoak.
3.– Idazkariari dagozkion funtzioen artean Balorazio Batzordearen jarduketen legaltasun formal eta materiala zaintzea egongo da.
4.– Kulturako sailburuordeak ebazpena emango du Balorazio Batzordearen kideak izendatzeko eta bere osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko. Argitalpena batzordea eratu aurretik egingo da, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.
5.– Balorazio Batzordea eratzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan ezarritakoa beteko da.
6.– Eskaria egin duten pertsona edo erakunde guztiek izango dute aukera, hala eskatzen badute, beren proiektua batzordearen aurrean defendatzeko euskadi.eus helbidean eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Proiektu bakoitzari ez zaio 15 minutu baino gehiago eskainiko.
7.– Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkio ebazpen-proposamen egokiak. Bertan azalduko dira erakunde onuradun bakoitzari egokitutako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua, eta baita ezetsitako eskaera guztiak eta horiek ezetsi izanaren arrazoiak.
11. artikulua.– Ebazpena.
1.– Balorazio Batzordeak dirulaguntza modalitate bakoitzerako igorritako proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak deialdi honetan modalitate bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzen ebazpenak emango ditu.
2.– Aurreko lerrokadan aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
3.– Ebazpen horietan ordezkoak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera horietako bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da.
4.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek horren berri izan dezaten. Dena den, lehenago egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5.– Sei hilabetekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, deialdi honen Agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute pertsona interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1.– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.
2.– Hala ere, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu eta helburu berberarentzat edo proiektu edo helburu horren zati batentzat emandako edozein dirulaguntza izendunekin, edo musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte edo liburu eta literatura alorretako dirulaguntzekin.
Bateraezintasun hori ez da aplikatuko bi urtean behingo jarduera eszenikorako dirulaguntza jasotzen duten onuradunen kasuan (agindu honetako IV. kapituluan araututa dago), baldin eta arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntza programetako deialdien modalitatearen barnean jabetza publikoko espazio eszenikoren batean urte bateko egoitza-proiektua aurkezten baldin badute. Dirulaguntza modalitate hori Agindu honetan IV. kapituluan araututa dago. Kasu horietan, laguntzak bateragarriak izango dira baldin eta egoitza-programaren kostuak ekoizpen eszenikoa sustatzeko modalitateko dirulaguntzei soilik egozten bazaizkie.
3.– Agindu honetan araututako modalitate bakoitzean proiektu bakarra lagun daiteke onuradun bakoitzeko.
4.– Lau modalitateetakoren batean dirulaguntzak jaso dituzten pertsonek edo erakundeek ezingo dituzte beste hiru modalitateetan araututako dirulaguntzak jaso. Muga hori ez da aplikatuko kasu hauetan:
a) Agindu honen 22. artikuluan jasotako koprodukzio publikoetarako dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek gainerako modalitateekin bateragarriak izango dira.
b) Bi dirulaguntzen batura 60.000 euro baino gutxiagokoa denean. Baldin eta III. kapituluan araututako dirulaguntza modalitateak bateratzen badira, banaketarako laguntza dirulaguntza modalitate bakarrean jaso ahalko da.
5.– II. eta III. kapituluetako laguntzen onuradunek ondoz ondoko ekitaldietan jaso ahalko dituzte laguntzak, betiere agindu honen 3.4.d) artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
IV. kapituluan araututako laguntzen onuradunak ezin izango dira modalitate horretako ondoz ondoko bi deialditara aurkeztu.
13. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.
Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Esleitutako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona edo entitate onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan gauzatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badiote proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.
c) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.
e) Agindu honetan ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntzak eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere. Era berean, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dira.
14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.
Deialdi honetako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Dirulaguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
b) Dirulaguntzaren % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren, betiere 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
c) Dirulaguntzaren gainerako % 10a, dirulaguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari.
15. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta kitapena.
1.– Dirulaguntza jasotzen duten pertsona edo entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, betiere 2020ko abenduaren 31 baino lehen:
a) Dirulaguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
b) Diruz lagundutako antzezlana(k) estreinatu d(ir)ela justifikatzeko, erakunde kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.
c) Diruz lagundutako jarduera egikaritzearen emaitza ekonomikoa (diru-sarrerak eta gastuak) ahalik eta bereizien, euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduari jarraikiz.
Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
– Pertsona edo erakunde onuradunaren behin betiko ekarpena.
– Beste administrazio edo erakundeen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jasoko ez balu, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
– Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak emandako dirulaguntza.
d) Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta egindako gastuen egiaztagiri-zerrenda (nominak, fakturak, tiketak, ordainagiriak...) dituen zerrenda, euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduari jarraituta.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-teknikak erabiliko ditu bere iritziz diruz lagundutako guztirako zenbatekoaren arabera, dirulaguntzaren aplikazio egokiaren ebidentzia nahikoa emango duten egiaztagiriak konprobatzeko. Horretarako, onuradunari eska diezaioke hasiera batean ez helarazitako egiaztagiriak bidaltzeko.
Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
e) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete justifikazioak:
– Justifikazioak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira, honako toki hauetan: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.
– Justifikazioak, halaber, bide elektronikoz aurkeztu ahalko dira, gune honetan: http://www.euskadi.net/nirekarpeta
3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, aurretik aipatutako helbide elektronikoaren bitartez.
4.– Justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude euskadi.eus egoitza elektronikoan, agindu honetako 5. artikuluan zehaztutako helbidean.
16. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, ezinbestekoak direnak eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan egiten direnak. Inola ere, diruz laguntzeko moduko gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da izan merkatuko balioaren gainetikoa.
2.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira jarraian datozenak aurkeztutako proiektutik eratorritako gastu gisa:
a) Ekoizpen-gastuak (modalitate guztietan):
– Egiletasuna.
– Interpreteak.
– Talde artistikoa eta teknikoa.
– Materialak (ekoiztea, erostea eta alokatzea).
– Komunikazioa.
– Bidaiak eta garraioak.
– Lokalak (gastu orokorretan daudenak ezin izango dira egotzi).
– Bestelako ekoizpen-gastuak.
– Ekoizpenari egotz dakizkiokeen gastu orokorrak: egotzitako zeharkako kostuen guztirako zenbatekoa ezingo da diruz lagundutako gastu osoaren ehuneko 25 baino altuagoa izan. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bati ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
b) Banaketa-gastuak (III., IV. eta V. kapituluetan araututako modalitateetan):
– Publizitatea eta komunikazioa.
– Langileria-gastuak.
– Bidaiak eta garraioak.
– Bestelako banaketa-gastuak.
c) Egitura-gastuak (IV. kapituluan araututako modalitatean):
– Langileak.
– Lokalak.
– Telefonoa, Internet eta informatika.
– Bidaiak, garraioak eta dietak.
– Gastu arrunta.
– Enpresako beste gastu orokor batzuk.
d) Beste jarduera batzuetako gastuak (IV. kapituluan araututako modalitatean):
– Bitartekaritza-jarduerak.
– Sentsibilizazio-jarduerak.
– Prestakuntza-jarduerak.
3.– Edozein kasutan, Agindu honen menpean, diruz lagun daitezkeen gastu kontsideratuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.
4.– Ez da inolaz ere diruz lagun daitekeen gastu kontsideratuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
17. artikulua.– Azpikontratazioa.
1.– Erakunde onuradunak hirugarrenekin adostu dezake, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren exekuzioaren guztirako zenbatekoaren % 75, azpikontratu guztietako prezioak gehituta.
Azpikontratazioen kasuan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak, onuradunak, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa hartu aurretik, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
2.– Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira sustatzaileak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.
3.– Edozein kasutan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie onuradun eta kontratatzaileei.
18. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.
Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzaren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Kulturako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena egingo du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokitzeko.
19. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein partez, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea, hala badagokio, horretarako ezarritako epean.
d) Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez konplitzea.
2.– Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena).
II. KAPITULUA
HITZARTUTAKO ZIRKUITUA DUTEN PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK
20. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdiaren pertsona edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan 2019ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten ekoizpen hauetara bideratuta daude:
a) 2019ko uztailaren 1etik aurrera eta 2020ko azaroaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen-proiektuak. Kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2019ko maiatzaren 16tik aurrera estreinatu ahal izango dira.
b) Sarea Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako antzerki-bira aurkeztea, estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean egitekoa.
2.– Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
– Baldin eta antzerki-birarako ezarritako lau hilabeteko epeak barne hartzen baditu urteko lehen eta azken astea, 15 egun luzatuko da.
– Ikuskizunaren aretoko estreinaldia uztailean edo abuztuan egiten bada, antzerki-birarako epea abenduaren 31n bukatuko da.
3.– Sarearekin hitzartutako emanaldiak behar bezala egiaztatuta egotea kontratu bidez, aurrekontratu bidez, kontratua egiteko hitzemate bidez edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein behartze-dokumenturen bidez.
21. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Ekoizpenetarako dirulaguntzen zenbatekoa berrehun eta laurogei mila (280.000) eurokoa izango da. Zehazki, 200.000 euro antzerki-eremurako eta 80.000 dantza-eremurako.
2.– Ekoizpenetarako dirulaguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 50era irits daitezke, gehienez.
3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.
4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
5.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa hirurogei mila (60.000) eurokoa izango da.
22. artikulua.– Koprodukzio publikoetarako laguntzak.
Modalitate honetako zuzkiduraren 60.000 euro, 28. artikuluan ezarritako baldintzez gain, honako hauek betetzen dituzten ekoizpen-proiektuak diruz laguntzeko erabiliko dira:
a) Koprodukzio publiko-pribatuko proiektuak baldin badira, eta gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko bi antzokietan parte hartzeaz gain, gutxienez ekoizpenaren aurrekontuaren % 50eko balioa badute.
b) 120.000 euro baino gehiagoko aurrekontua duten koprodukzio-proiektuak baldin badira.
23. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:
A) Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (35 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan ekoizpenean eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
A1: langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).
A2: egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).
A3: zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).
A4: espazio eszenikoak: eszenografia, argiak, jantziak (% 17).
A5: berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).
B) Ekoizpen-proiektuaren interesa (10 puntu).
Ekoizpenaren honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan:
B1: sustatutako balioen interesa.
B2: komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.
B3: hainbat arte-diziplina uztartzea.
B4: euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.
Elementu bakoitza guztira eman daitekeen puntuazioaren % 70ekin baloratuko da gehienez ere, betiere eman daitezkeen 10 puntuak gainditzen ez badira.
C) Proiektuaren bideragarritasuna (5 puntu).
Kontuan hartuko dira aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna.
2.– Balorazioaren bigarren fasean kontuan hartuko dira lehen fasea gainditu duten eskatzaileek aurkeztutako Sarea antzerki-sareko antzokietan hitzartutako emanaldi kopurua.
Sareako antzoki batekin hitzartutako eta behar bezala egiaztatutako emanaldi bakoitzeko puntu bat emango da.
Aurretik aipatutako irizpidea aplikatzerakoan, ez dira antzoki bakoitzeko 3 emanaldi baino gehiago konputatuko.
3.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena lantzeko, lortu dituzten puntuen arabera ordenatuko ditu proiektuak Balorazio Batzordeak.
4.– Balorazio-baremoaren arabera ekoizpenaren estreinalditik lau hilabetera egindako emanaldiengatik 12 puntu gutxienez lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Gutxieneko puntuazio hori 9 puntukoa izango da honako kasuetan:
a) Ekoizpen-proiektuagatik ordaindu beharko ordainsariak 6.000 euroko zenbatekoa gainditzen dutenean.
b) Kalean soilik programatuko diren ekoizpen-proiektuak.
c) Dantza-ekoizpen proiektuak.
5.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz.
III. KAPITULUA
EKOIZPEN ESZENIKOEI ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
24. artikulua.– Laguntzen xedea.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak ekoizpen eszenikoak sortzera nahiz ekoizpenaren estreinaldia eta geroko banaketa-lanak egitera zuzenduta daude.
2.– Proiektu horiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
a) 2019ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen- eta sorkuntza-proiektuak izatea.
b) Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketa-plan bat aurkeztea. Banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.
I. ATALA
EKOIZPEN ESZENIKOAK I ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
25. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
1.– Atal honetan aurreikusitako laguntzak 24. artikuluan jasotako baldintzak betetzeaz gain, jarraian datozenak ere betetzen dituzten ekoizpen- eta banaketa-proiektuei zuzenduta daude:
a) Izaera profesionaleko lehen proiektuak.
b) Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak.
c) Espezifikoki ikerketara eta esperimentaziora zuzendutako obrak.
26. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Laguntzen zenbatekoa berrehun mila (200.000) eurokoa izango da. Zehazki, 100.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 100.000 dantza-eremuari.
2.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa hogeita hamabost mila (35.000) eurokoa izango da:
a) Ekoizpena egitera zuzendutako dirulaguntza ezin izango da izan 25.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere. 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 75 izango da.
b) Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren % 50 baino handiagoa izan.
3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.
4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
27. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:
A) Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (45 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan ekoizpenean eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
A1: langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).
A2: egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).
A3: zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).
A4: espazio eszenikoak: eszenografia, argiak, jantziak (% 17).
A5: berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).
B) Ekoizpen-proiektuaren interesa (10 puntu).
Aspektu hauek hartuko dira kontuan:
B1: sustatutako balioen interesa.
B2: komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.
B3: hainbat arte-diziplina uztartzea.
B4: euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.
Elementu bakoitza guztira eman daitekeen puntuazioaren % 70ekin baloratuko da gehienez ere, betiere eman daitezkeen 10 puntuak gainditzen ez badira.
2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:
C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
C1: aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).
C2: proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).
C3: banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).
D) pertsonaren edo erakundearen ibilbidea baloratzea (gehienez 10 puntu).
E) jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
E1: Ekoizpen-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).
E2: Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).
E3: Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).
F) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
F1: euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).
F2: euskararen erabilera baloratzea (% 50).
Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da:
Lortutako puntuazioa X 100 / 90
G) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
G1: emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: egiletasuna, ekoizpenaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).
G2: emakumeek duten presentzia ekoizpen-proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).
3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz.
28. artikulua.– Euskarazko ekoizpenetarako laguntzak.
1.– Dirulaguntza merezi duten antzerki proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik hogeita 25.000 euro banatuko dira, euskarazko bertsioa duten ekoizpenetarako pizgarri gisa.
2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrentzako ikuskizuna ez izatea. Horrez gain, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoa ezingo da 4.000 euro baino gehiagokoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz estreinatzen bada, eta 2.000 euroko estreinaldia gaztelaniaz bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago pasatu, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko dira.
3.– Edozein kasutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko atalean eta 26. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
II. ATALA
EKOIZPEN ESZENIKOAK II ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
29. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
1.– Atal honetan aurreikusitako laguntzak 24. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten betetzen dituzten ekoizpen- eta banaketa-proiektuei zuzenduta daude:
30. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Laguntzen zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da. Zehazki, 210.000 euro antzerki-eremurako eta 190.000 dantza-eremurako.
2.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da:
a) Ekoizpena egitera zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 60.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekontuaren % 50etik gorakoa ere. 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 55 izango da.
b) Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren % 50 baino handiagoa izan.
3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.
4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
5.– Edozein kasutan, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urtetan.
31. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:
A) Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (35 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan ekoizpenean eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
A1: langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).
A2: egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).
A3: zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).
A4: espazio eszenikoak: eszenografia, argiak, jantziak (% 17).
A5: berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).
B) Ekoizpen-proiektuaren interesa (10 puntu).
Aspektu hauek hartuko dira kontuan:
B1: sustatutako balioen interesa.
B2: komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.
B3: hainbat arte-diziplina uztartzea.
B4: euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.
Elementu bakoitza guztira eman daitekeen puntuazioaren % 70ekin baloratuko da gehienez ere, betiere, eman daitezkeen 10 puntuak gainditzen ez badira.
2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:
C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
C1: aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).
C2: proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).
C3: banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).
D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
D1: eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (% 13).
D2: azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 13).
D3: azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 13).
D4: azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 13).
D5: ibilbidearen balorazioa (% 48).
E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
E1: ekoizpen-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).
E2: publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).
E3: berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).
F) Enpresaren antolakuntza-egitura (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
F1: aurreko ekitaldiko salmenta-bolumena (% 60).
F2: aurreko ekitaldiko langileria-gastuak (% 40).
G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
G1: euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).
G2: euskararen erabilera baloratzea (% 50).
Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da:
Lortutako puntuazioa X 100 / 90
H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
H1: emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: egiletasuna, ekoizpenaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).
H2: emakumeek duten presentzia ekoizpen-proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).
3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz.
32. artikulua.– Euskarazko ekoizpenetarako laguntzak.
1.– Dirulaguntza merezi duten antzerki proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik 50.000 euro banatuko dira, euskarazko bertsioa duten ekoizpenetarako pizgarri gisa.
2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrentzako ikuskizuna ez izatea. Horrez gain, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoa ezingo da 6.000 euro baino gehiagokoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz estreinatzen bada, eta 3.000 euroko estreinaldia gaztelaniaz bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago pasatu, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko dira.
3.– Edozein kasutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko atalean eta 26. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
IV. KAPITULUA
BI URTEAN BEHINGO JARDUERA ESZENIKORAKO LAGUNTZAK
33. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019-2020 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta daude. Honako hauek izan behako ditu, gutxienez, proposatutako planak:
a) 2019-2020 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen ekoizpen bat. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plan bat.
2.– Barne hartuko dira erakunde eskatzailearen zabaltze-, prestakuntza-, sentsibilizazio-, bitartekaritza-jarduerak...
34. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.
Laguntza eskatu ahal izango dute 3. artikuluko baldintzak betetzeaz gain, honako hauek ere betetzen dituztenak:
a) Azken 10 urteotan, etengabe jardun izana arte eszenikoetako ikuskizunak sortzen eta taularatzen.
Egindako jarduerak konputatzeko orduan, kontuan hartuko dira fusio- edo eraldaketa-prozesuei ekin aurreko ibilbideak, baldin eta izatez edo zuzenbidez erakunde eskatzailea aurreko beste erakunde baten edo batzuen ondorengoa bada.
b) Kudeaketa-, ekoizpen- eta banaketa-talde oinarrizko bat izatea, gutxienez bi pertsonak osatua.
35. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Bi urtean behingo ekoizpenetarako dirulaguntzen zenbatekoa 580.000 eurokoa izango da. Zehazki, 464.000 euro antzerki-eremurako eta 116.000 dantza-eremurako.
2.– Dirulaguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 50era iritsi daitezke, gehienez.
3.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
4.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.
5.– Edozein kasutan, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urtetan.
36. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:
A) Ekoizpen-proiektuaren balorazioa (18 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan ekoizpenean eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
A1: langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).
A2: egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).
A3: zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).
A4: espazio eszenikoak: eszenografia, argiak, jantziak (% 17).
A5: berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).
B) Ekoizpen-proiektuaren interesa (5 puntu).
Aspektu hauek hartuko dira kontuan:
B1: sustatutako balioen interesa.
B2: komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.
B3: hainbat arte-diziplina uztartzea.
B4: euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.
Elementu bakoitza guztira eman daitekeen puntuazioaren % 70ekin baloratuko da gehienez ere, betiere, eman daitezkeen 5 puntuak gainditzen ez badira.
C) Pertsona edo erakunde eskatzailearen ibilbidea (7 puntu).
2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:
D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (15 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
D1: eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (% 25).
D2: azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 25).
D3: azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 25).
D4: azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 25).
E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
E1: ekoizpen-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).
E2: publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).
E3: berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).
F) Enpresaren antolakuntza-egitura (30 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
F1: aurreko ekitaldiko salmenta-bolumena (% 60).
F2: aurreko ekitaldiko langileria-gastuak (% 40).
G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
G1: euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).
G2: euskararen erabilera baloratzea (% 50).
Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da:
Lortutako puntuazioa X 100 / 90
H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).
Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:
H1: emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: egiletasuna, ekoizpenaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).
H2: emakumeek duten presentzia ekoizpen-proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).
3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula.
Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
Helburua: 2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak kudeatzea.
Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legea).
Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.
Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/antzerki_jarduera/web01-tramite/eu/
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.