EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018053

IRAGARKIA, Soraluzeko Udalaren 2019rako Lan Eskaintza Publikoari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201901375
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22 artikuluan xedatutakoa betez, Tokiko Gobernu-Batzarrak
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Soraluzeko Udalaren 2019rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea.
Bigarrena.– Aipatutako Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin xedatutakoa betez.
2019RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Karrerako funtzionarioa:
– Izena: Udaltzaina.
– Dotazioa: 1.
– Izaera: Funtzionarioa.
– Taldea: C1.
– Eskala: Administrazio Berezia.
– Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
– Klasea: Udaltzaingoa.
– Titulazioa: graduatua edo baliokidea.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2., 1992-06-30eko derrigortasun-datarekin.
– Maila: 12.
– Dedikazioa: osoa.
– Lanpostua betetzeko era: lehiaketa / oposaketa.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Soraluze, 2019ko otsailaren 20a.
Alkate-presidentea,
IKER ALDAZABAL BASAURI.