EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019053

IRAGARKIA, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitatea/Anbulatorio Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegiralearen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-02-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201901369
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari-gerenteak deialdia egin du Bilbao-Basurtuko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitatea/Anbulatorio Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegiralearen lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko otsailaren 18a.
Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea.
E (1556/2017 Ebazpena, ekainaren 20koa).
Bilbao-Basurtuko ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.