EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019052

IRAGARKIA, 659/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Xedapenaren data: 2019-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201901359
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/07/24ko 201800755 EBAZPENA

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPen, Izaskun Hernández Calvarrek, Angel Iglesias Hidalgok, Sonia Liedo Martínek, Noelia De La Rosa Ruizek, Ana Ugarte Mieresek, Itziar Murgia Sarasolak, Unai Xabier Bengoetxea Uriartek, Claudia Gastesi Larrañagak, Marta María Amelburu Egoscozabalek, Margarita Logroño Ejeak, Clara Sánchez Castrok, Unai Ortega Merak, Juan Manuel Taibo Apaolazak, María Teresa Tebar Sotok, Nerea López Erausquinek, Jon Andoni Santa Cruz Sagastibelzak, María Cruz Cepeda Gonzálezek, Amaia Uria Azpiazuk, Itziar Olaizola San Josék, Miguel Angel Monge Arnaizek, Erica Olea De La Fuentek, Pablo Renedo Corcosteguik, Lourdes Arizmendi Pérezek, Iratxe González Larrabek, Miren Beatriz Menoyo Alonsok eta María Gastaca Abasolok administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu dute, 659/2018 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratu dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko azaroaren 26an hartutako Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezesten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak uztailaren 24an emandako 755/2018 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Anestesiologia eta Bizkorketako Mediku Fakultatibo Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuko bi ariketak, teorikoa eta praktikoa, errepikatzeko agindua ematen da.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.