EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019051

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 4an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpena Estatutuen 70. artikuluan datza.

Xedapenaren data: 2019-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201901342
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Saiatu gara Errektoreak 2019ko otsailaren 4an emandako ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 44 eta 46. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
2019ko otsailaren 4ko Ebazpenaren edukia osoa jakin nahi badu, interesduna UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko da 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: EHU – Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940, Leioa.
Leioa, 2019ko otsailaren 28a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
ERANSKINA