EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019050

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lankidetza-laguntzen onuradunen zerrenda. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bitartez, 2018rako deialdia egin zen; bertan onartu ziren lankidetza-laguntza haietarako oinarriak, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan xedatu bezala.

Xedapenaren data: 2019-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201901309
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/06/27ko AGINDUA [201803909]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez onartu ziren otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetza-laguntzetarako 2018rako deialdiaren oinarriak. Dekretu haren bidez, 2015-2020 EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2018ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, 2018rako lankidetza-laguntzetarako oinarriak onartu ziren, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan xedatu bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.