EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019050

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko 2018ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Xedapenaren data: 2019-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201901308
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/07an argitaratutako 2018/05/09ko AGINDUA [201802969]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2018ko deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2018ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2018ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.