EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019048

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-11-2ko BOE eta 2018-10-29ko EHAA).

Xedapenaren data: 2019-02-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201901254
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/10/29an argitaratutako 2018/10/16ko EBAZPENA [201805286]

2018ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (2018-11-2ko BOE eta 2018-10-29ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Santiago Mintegi Raso jauna (NAN: 30**82***) Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzea; Jakintza arloa: «Pediatria». Kodea: TUVC6/1-D00019-9; Saila: Ingeniaritza Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Medikuntza eta Odontologia ) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gurutzetako irakasgunea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko otsailaren 26a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.