EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019047

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 27koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, zeinaren bitartez zuzentzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 21 programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren 2018ko abenduaren 27ko Ebazpenean antzemandako akatsak.

Xedapenaren data: 2019-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201901235
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/02/08an argitaratutako 2018/12/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201900690]

Hezkuntzako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deialdi bat egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programa garatu dezaten.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 21 programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren 2018ko abenduaren 27ko Ebazpenean (2019ko otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 28, zenbakia), aurkeztutako ikastetxeei dirulaguntza ematen zaie. Hala ere, ebazpen horretan, aipaturiko Agintaritzaren Aldizkariaren 2019/690 (9/15) orrian, CEPS Centro de Formación Somorrostro BHIP-ren eskaera 014779 ikastetxe kodearekin jasotzen da, eta kode zuzena 015854 da. Hau horrela izanda
EBAZTEN DUT:
1.– CEPS Centro de Formación Somorrostro BHIP-ren ikastetxe kode zuzena argitaratzea, 015854, hain zuzen ere.
2.– Dirulaguntzak ordaintzeko, 2018ko ekainaren 5eko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.
3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daikioke Ingurumeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.