EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019044

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 335/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201901166
Maila: Ediktua
Nik, Roman Huertas Nafriak, Alacanteko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan bideratutako 000335/2017 autoetan, Juan Carlos Albertus Buadesek Sistema A Domiciliosd 2000 SLren aurka eskatutako 000015/2019 betearazpenean, 2019-02-05ean betearazpen-auto orokorra eman da, baita dekretua ere, betearazteko neurri zehatzak adierazita. Hauxe da xedapen-zatia:
Autoa
2017-11-21eko ebazpena –2018-03-29ko ondorengo autoa– betearazteko agindu orokorra ematen du lan-arloko epaitegi honek; horrenbestez, Sistema A Domiciliosd 2000 SLk (NIF: B95668240) zor duen 16.493,75 euroko printzipala ordaindu behar du, gehi behin-behinean aurrekontuan interes eta kostuetarako sartu ziren 2.474 euroak, hartara eragotzi gabe behin betiko likidazioa eta tasazioa.
Dekretua
Erabakia
Lehenengoa.– Puntu Neutro Judizialak (PNJ) enbargo telematikoa deklaratu du, bai eta, hala behar izanez gero, luzapen informatikoa ere, Zerga Agentziaren Estatuko Administrazioari (AEAT) zergarik itzuli behar izanez gero edo baldin eta betearazpeneko Sistema A Domiciliosd 2000 SL (NIF: B95668240) enpresak banku-gordailurik, akziorik, partaidetzarik edo banku-kontuetako aldeko saldorik izanez gero, edo kreditu-entitateetako enpresaren oraingo edo etorkizuneko posizioei erreparatuta; izan ere, gerta daiteke nahiko diru egotea oraingo betearazpeneko guztia ordaintzeko, hau da, 18.967,75 euro. Hori dela eta, bidal bedi atxikipenerako agindu telematikoa ere.
Bigarrena.– Jakinaraz bekio Konkurtso Erregistro Publikoari auto hori eman dela eta horregatik eman dela betearazpen-agindu hau.
Hirugarrena.– Autoetan gera bedi jasota Sistema A Domiciliosd 2000 SL (NIF: B95668240) enpresa kaudimengabe deklaratu duela Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, 53/2018 betearazpen-prozeduran, 2018-08-01eko ebazpenaren ondorioz; eta egin bekie auzi-jartzaileari eta Fogasari entzunaldia, 15 eguneko epean, alega dezaten euren eskubideen arabera komeni zaiena.
Eta jasota gera dadin, Sistema A Domiciliosd 2000 SL enpresari jakinarazteko balio dezan —non den ez baitakigu—, iragarki-taulan jartzeko eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratzeko, ematen dut hau Alacanten, bi mila eta hemeretziko otsailaren bostean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.