EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019044

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 697/2017 judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-02-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201901165
Maila: Ediktua
Nik, Ignacio Gines Ortiz Casabanek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko (ZULUP) Justizia Administrazioaren letradua naizen honek.
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 697/2017 judizioan, 2018-06-12an, epaia eman du epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak.
EPAITZA:
Imanol Atxurra Odiaga eta Blanca Viviana Castañeda Franco kondenatzen ditut, Zigor Kodearen 234.2 artikuluan jaso eta zigortutako erantzukizun kriminaleko ebasketa-delitu arin baten egileak diren aldetik, hilabeteko isun-zigor bat (egunean 4 euro) eta Ana Maria Jimenez Buarentzako kalte-ordaina (55 euro) ordaintzera; eta, horretaz gain, Zigor Kodearen 248. artikuluan jaso eta 249. artikuluan zigortutako erantzukizun kriminaleko maula-delitu arin baten egileak ere badirenez, hilabeteko isun-zigor bat (egunean 4 euro) eta Ana Maria Jimenez Buarentzako kalte-ordaina (255 euro gehi BEZa) ordaintzera.
Imanol Atxurra Odiagak eta Blanca Viviana Castañeda Francok prozesuko kostuak ere ordaindu behar dituzte.
Blanca Viviana Castañeda Franco (AIZ: X3636772N) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia; bai eta ohartarazi ere ezen, ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko diolo Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari, epaitegi honetan, bost eguneko epean. Errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.