EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019044

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 182/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-02-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201901164
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 182/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: H. M. S. G.
Alderdi demandatua: Roberto Antonio Morales.
Gaia: seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
110/2019 EPAIA
Epailea: Irune Fernández Arias.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hemeretziko otsailaren zortzia.
Alderdi demandatzailea: H. M. S. G.
Abokatua: Sabino Arana Larrazabal.
Prokuradorea: Idoia Gutierrez Lopez.
Alderdi demandatua: Roberto Antonio Morales.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: seme-alaben arteko harremanak arautzea.
EPAITZA
Idoia Gutierrez López prokuradoreak, H. M. S. G.ren izenean eta hura ordezkatuz, Roberto Antonio Moralesen aurka jarritako demanda partez baiesten dudanez, honako hau deklaratzen dut:
1.– Bien seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzea.
2.– Guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari esleitzen zaio esklusiboki.
3.– Zaintzaren ardura ez duen gurasoak, bien seme-alaben mantenurako, 50 euro jarriko ditu, hilero, seme-alaba bakoitzeko. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, kontsumo-prezioen indizearen arabera.
Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.
4.– Adingabeak nahi dutenean egon ahal izango dira aitarekin.
Ez zaizkio inori ezartzen auzialdi honetan sortutako kostu prozesalak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.