EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019043

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 629/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-02-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201901149
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako funtzionario batek 629/2018 jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko urriaren 9ko Ebazpenaren kontrakoa, ebazpen horrek ezesten baitu 2018ko uztailaren 24ko Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren Epai-Mahai Kalifikatzailearen Erabakiaren kontra gora jotzeko aurkeztutako errekurtsoa. Hautaketa-prozedura hori 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez deitu zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko otsailaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.