EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019043

AGINDUA, 2019ko otsailaren 21ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzarena, lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena (14.0171.48.01.01.02 (SH-115/14) espedientea, I482014000054439 arau-hauste akta).

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-02-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201901132
Maila: Ebazpena
Sidenor Aceros Especiales, S.L. (lehenago, Gerdau Aceros Especiales Europa, S.L.) enpresari irekitako espedientea ikusi da (IFK: B-01292903; helbidea: Ugarte auzoa z/g, 48970 Basauri – Bizkaia) eta kontuan hartu da Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2014ko uztailaren 28an emandako I482014000054439 arau-hauste akta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, Sidenor Aceros Especiales, S.L. enpresari ehun eta hogei mila (120.000) euroko zehapena ezarri zitzaion, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.8 a) artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik. Honela dio artikulu horrek: «Lantokiko sustatzaileak edo enpresaburu titularrak bertan jarduerak garatzen dituzten pertsonek arriskuei eta babes-neurriei nahiz prebentzioari eta larrialdiei buruzko informazioa eta jarraibideak jasotzen dituztela bermatzeko neurriak ez hartzea dagokion moduan eta lan-arriskuen prebentziorako araudian zehaztutako edukia eta irismena aintzat hartuta, erregelamendu bidez arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean».
Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2018ko abenduaren 5etik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuak:
– Sozietatearen izena: Sidenor Aceros Especiales, S.L.
– Zer sektoretan diharduen: Burdinurtzea.
– Identifikazio fiskaleko kodea: B01292903.
– Egoitza soziala: Ugarte auzoa z/g, 48970 Basauri (Bizkaia).
– Eragindako lantokia: Sidenor Aceros Especiales, S.L. Ugarte auzoa, z/g 48970 – Basauri (Bizkaia).
– Egindako arau-haustea: lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 13.8 a): Lantokiko sustatzaileak edo enpresaburu titularrak bertan jarduerak garatzen dituzten pertsonek arriskuei eta babes-neurriei nahiz prebentzioari eta larrialdiei buruzko informazioa eta jarraibideak jasotzen dituztela bermatzeko neurriak ez hartzea dagokion moduan eta lan-arriskuen prebentziorako araudian zehaztutako edukia eta irismena aintzat hartuta, erregelamendu bidez arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean.
– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: ehun eta hogei mila (120.000) euro
– Arau-hauste aktaren data: 2014ko uztailaren 28a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko urriaren 24a.
– Zehapena irmo egin zen eguna: 2018ko abenduaren 5a.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.
Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.