EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019043

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 19koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, 2018ko abenduaren 27ko Ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako 21 Agenda programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi zen.

Xedapenaren data: 2019-02-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201901129
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/02/08an argitaratutako 2018/12/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201900690]

Hezkuntzako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deialdi bat egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programa garatu zezaten.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 21 programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia 2018ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (2019ko otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 28. zk.), ebatzi zen. Arazo informatikoak zirela eta, CPEIPS Maria eta Jose HLBHIP eta CPEIPS San Paulino de Nola HLBHIP ikastetxeen eskaerak ez ziren aintzat hartu.
2018ko ekainaren 5eko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta agindu horretako 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak, balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, egokitzat hartzen da aipaturiko zentroei dagokien dirulaguntza ematea.
Aldi berean, aplikazio informatikoan CEIP Learreta-Markina HLHI ikastetxearen izenean eskaera bat jaso zen, nahiz eta CEIP Pedro Cantarrana HLHI ikastetxeak aurkeztu. Ondorioz, bidezkoa da akatsa zuzentzea. Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Ebazpen honetan zehazten diren dirulaguntzak honako ikastetxe hauei ematea:
2.– CEIP Learreta-Markina HLHI ikastetxearen izena zuzentzea eta CEIP Pedro Cantarrana HLHI izena argitaratzea, haiek izan zirelako eskaera aurkeztu zutenak.
3.– Dirulaguntzak ordaintzeko, 2018ko ekainaren 5eko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.
4.– Ebazpen honetan zerrendatutako ikastetxeei emandako dirulaguntzak jakinaraztea, dirulaguntzetarako deia egiten duen Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz.
5.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 19a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.