EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019043

31/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201900031
Xedapenaren data: 2019-02-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201901122
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko otsailaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Antonio Unzalu Garaigordobil jauna Kabinete eta Komunikazioko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko otsailaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.