EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019042

5/2019 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izendatzen baita.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201900005
Xedapenaren data: 2019-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201901089
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Sonia Pérez Ezquerra andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu izendatzen dut, haren merezimenduak eta dohainak kontuan harturik.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, pertsona eta agintaria den aldetik zor zaion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.