EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019041

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik– lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201901067
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1999/01/19an argitaratutako 1998/12/22ko 199800409 DEKRETUA
  • Ikus 2002/04/19an argitaratutako 2002/04/16ko 200200086 DEKRETUA
  • Ikus 2006/10/25ean argitaratutako 2006/10/10reko 200600198 DEKRETUA
  • Ikus 2008/08/14an argitaratutako 2008/07/29ko 200800148 DEKRETUA
  • Ikus 2019/02/20an argitaratutako 2019/02/12ko 201900020 DEKRETUA

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), urriaren 10ko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatu zutenak (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA), alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera, ikasturte bakoitzean, egokitzeko asmoz.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.
Otsailaren 12ko 20/2019 Dekretuaren bidez (otsailaren 20ko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako – maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena, 2018-2019 ikasturterako.
Dekretu horretan Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzakete lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eragindako ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek esku artean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Argitara ematea unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik– lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
a) I. eranskina: lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.
b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.
d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.
e) V. eranskina: baterabiltze, transformazio edo Bateratzeko-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.
g) VI. eranskina: prozesuan parte hartu duten Maisu-Maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.
2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2018-2019 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
LABURDUREN ESANAHIA
ALDIA/TXANDA:
1.1.– Lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.
1.2.– Lekuz aldarazitako langileek titularitatea berreskuratzea.
2.1.– Espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigorrezkotasun data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.
2.2.– Espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.
2.3.– Lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.
BT: lanpostuak baterabiltzea.
FZ: finkatze zuzena.
BE: Ikastetxeen bateratzea.
ZT: Ikastetxeen zatiketa.
ADSKRIPZIO-MOTA (AM):
B: ongi adskribatuta.
P: 2. HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta.
E: HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa) aldi baterako ongi adskribatuta.
T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta.
OHARRAK:
EPEA: lanpostuari HE ezabatzea, egiaztatzeko epea bete izanagatik.
I. ERANSKINA. LEKUZ ALDARAZITAKOAK
II. ERANSKINA. EZABATU DIRENAK
III. ERANSKINA. BERRATXIKITUAK
IV. ERANSKINA. ERABATEKO TITULARITATEA LORTU DUTENAK
V. ERANSKINA. BATERATZEAK EDO/ETA BANAKETAK
VI. ERANSKINA: Maisu-maistrak