EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019040

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da «Ormaiztegi AE-Abadiano AE» izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoa (zirkuitu bikoitza) berritzeko proiektua, honako udalerri hauetan egitekoa: Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpi (Gipuzkoa), eta Elorrio eta Abadiño (Bizkaia).

Xedapenaren data: 2019-02-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201901049
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (BOE, 2008-03-18); abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-inpaktua buruzkoa (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linea. Izan ere, linea horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea, onura publikoko deklaratzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU; egoitza: San Adrián hiribidea, 48 – 48003 Bilbao.
– Erreferentzia: 20-AT-Y-2018-163 eta 48-AT-Y-2018-88.
– Linearen ezaugarriak: 2018ko martxoan Alfredo Mas Torres industria-ingeniariak sinatutako proiektuan jasotakoak; espedientean dago jasota.
– Linearen ibilbidea: Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi, Urretxu, Antzuola, Bergara eta Elgeta udalerriak (Gipuzkoa), eta Elorrio eta Abadiño udalerriak (Bizkaia).
– Helburua: Ormaiztegi AE-Abadiano AE, 132 kV-ko aireko linea elektrikoa (zirkuitu bikoitza) berritzea.
– Aurrekontua:
Bizkaiko Lurralde Historikoa: 588.660,32 euro.
Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 1.955.611,50 euro.
Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Horrela, espedientea eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ikusi ahal izango dira Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia) edo Bizkaikoan (Concha jeneralaren kalea 23, 5.a, Bilbao), betiere proiektuaren eragina Gipuzkoako Lurraldean ala Bizkaikoan den aintzat harturik; dagokion udaletxean ere egongo dira aztergai. Lurralde-ordezkaritza horietan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.