EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019040

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2019. urterako «Kultura Ondarea» sarira aurkeztutako eskaeren Balorazio Batzordeko kideen izendapena.

Xedapenaren data: 2019-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201901046
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/14an argitaratutako 2018/12/11ko AGINDUA [201806122]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko abenduaren 11ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baita 2019. urterako «Kultura Ondarea» saria.
Kontuan hartu da agindu horren 11. artikuluan xedatutakoa, hau da, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela, honako kide hauekin:
– Kultura Ondarearen zuzendaria. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak bere kalitate-botoaz ebatziko ditu.
– Bokalak:
– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria. Ordezkoa: Hezkuntza Berriztatzeko teknikaria.
– EITBko zuzendari nagusia. Ordezkoa: EITBko Komunikazio Arloko teknikari arduraduna.
– Gaian itzal handia duten bi aditu, Kultura Ondarearen zuzendariak hautatuak.
– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria; idazkari-lanak egingo ditu, hau da: kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako kide hauek izango ditu Balorazio Batzordeak:
Batzordeburua:
– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Bokalak:
– Katixa Agirre Miguélez, idazlea, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, EHUko irakaslea,
– José Manuel Palacios, Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzuko burua.
– Agustín Azkarate Garai-Olaun, EHUko katedraduna,
– Maite Iturbe Mendialdua, EITBko zuzendari nagusia,
– Amaia Goikoetxea Marqués, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.