EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018040

AGINDUA, 2018ko abenduaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Fundación V Centenario de la Batalla de San Marcial/ San Martzial Guduaren V Ehunurteurrena Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201901035
Maila: Agindua
Fundación V Centenario de la Batalla de San Marcial/ San Martzial Guduaren V Ehunurteurrena Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztu den espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko azaroaren 28an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Irungo Fundación V Centenario de la Batalla de San Marcial/ San Martzial Guduaren V Ehunurteurrena Fundazioaren eratzea. Fundazio hori honako hauek eratu zuten: «Autobuses urbanos Irún-Fuenterrabia, S.L.», «Juan Alcain Jauregui, S.A.», Ignacio Muguruza Toledo, «Vertiz, S.A.», «Galbar Euskadi, S.A.», «Fundación Guitrans Fundazioa», «Construcciones Moyua, S.L.», «Casino de Irun» eta «Neumáticos Txepetxa, S.A.».
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak, 2018ko azaroaren 29an, aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Hirugarrena.– Estatutuen 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, fundazioaren helburua hauxe da: «Irungo hiriari laguntzea San Martzial Guduaren bosgarren mendeurrenaren oroitzapen-ekintzetan (gudu hori 1522ko ekainaren 30ean gertatu zen); horretarako, interesgarritzat jotzen dituen jarduerak proposatuko ditu, eta, hala badagokio, oroitzapen-ekintzen programazioa kudeatuko du.»
Laugarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Irunen dago (Colón pasealekua 25, Irun, Gipuzkoa), eta fundazioak Irungo udalerrian garatzen ditu, gehienbat, bere jarduerak.
Bosgarrena.– Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 eurokoa da. Erakunde fundatzaileek, hasieran, 21.500 euroko ekarpena egin dute, eraketa-eskritura publikoan adierazitako proportzioan; gainerakoa urtebeteko epean entregatuko dela adierazi dute.
Seigarrena.– Estatutuen 20. artikuluaren arabera, gutxienez hiru kidek eta gehienez hamaikak osatuko dute patronatua.
Eraketa-eskritura publikoan jasotakoaren arabera, lehenengo patronatua kide hauek osatuko dute:
– Lehendakaria: Iñaki Arruabarrena Mitxelena.
– Lehendakariordea: Nerea Ugarte Iza.
– Idazkaria: Ainhoa Irastorza Elizalde.
– Idazkariordea: Ricardo Campo Requejo.
– Diruzaina: Agustin Aparicio Campo.
– Bokala: Ania Martínez Seisdedos.
– Bokala: Nagore Larrión Peña.
– Bokala: Fernando Rodríguez Insausti.
– Bokala: Ignacio Garrido Yerobi.
– Bokala: Francisco Buen Lacambra.
– Bokala: Ignacio Álvarez Legasa.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa-espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusita dago honako hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Berariaz legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espedientea; era berean, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioena) 7.-12. bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 36.-39. bitarteko artikuluetan ezarritako betekizunak. Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-441 erregistro-zenbakiarekin–: Irungo Fundación V Centenario de la Batalla de San Marcial/ San Martzial Guduaren V Ehunurteurrena Fundazioaren eraketa, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatua osatzen duten kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira, eta denek ere espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2018ko azaroaren 20an Jorge Stampa Castillo notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo zk.: 1468). Eskritura hori osatu egin zuen notario horrek 2018ko abenduaren 18an egin zuen eginbideak.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.