EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019040

16/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia, zeina Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikorako deialdiaren ondoriozkoa baita.

Xedapenaren zenbakia: 201900016
Xedapenaren data: 2019-02-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201901034
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/11/23an argitaratutako 2011/11/08ko 201100231 DEKRETUA
  • Ikus 2012/03/12an argitaratutako 2012/02/29ko AGINDUA [201201176]
  • Ikus 2013/01/24an argitaratutako 2013/01/10reko 201300001 EBAZPENA
  • Ikus 2016/01/04an argitaratutako 2015/12/23ko 201500052 EBAZPENA
  • Ikus 2016/03/16an argitaratutako 2016/03/09ko 201600010 EBAZPENA
  • Ikus 2016/03/21ean argitaratutako 2016/03/09ko 201600011 EBAZPENA
  • Ikus 2016/08/02an argitaratutako 2016/07/19ko 201600090 EBAZPENA
  • Ikus 2016/08/02an argitaratutako 2016/07/19ko 201600091 EBAZPENA
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600069 EBAZPENA
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600070 EBAZPENA
  • Ikus 2016/12/02an argitaratutako 2016/11/22ko 201600068 EBAZPENA

Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 19ko batzarrean onetsi du maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematea, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikorako deialdiaren ondorioz. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko Erabakia, zeina Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikorako deialdiaren ondoriozkoa baita. Ebazpen honen eranskinean jasota dago Erabakia.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 19a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 19KO 16/2019 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOETAKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK EMATEKO DENA, ZEINA KULTURAKO SAILBURUAREN 2012KO OTSAILAREN 29KO AGINDUAK ONARTUTAKO LEHIAKETA PUBLIKORAKO DEIALDIAREN ONDORIOZKOA BAITA
Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen guztira (2006ko irailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 223. zk.).
Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28ko batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onetsi zituen (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: otsailaren 29ko 14/2012 Ebazpena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena). Azkenik, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, lehiaketa publikoaren deialdia egin zen. Esleitu beharreko 34 lizentziak 14 bloketan multzokatzen ziren, irratien eta biztanleriaren ezaugarrien arabera (Xedapen biak 2012ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratu ziren, 51. zenbakian).
Organo eskudunak irekitako prozeduraren bitartez bideratutako espedientea hasi ostean, eta lehiaketako Balorazio Mahaiak lizentziak adjudikatzeko proposamena egin eta interesdunei jakinarazi ondoren, Gobernu Kontseiluak, lizentzia horiek eman baino lehen, 2012ko abenduaren 11n egin zuen batzarrean, erabaki hau hartu zuen: «maiztasun-modulazioko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitea» (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; 2013ko urtarrilaren 24ko EHAA, 17. zenbakia).
2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren kontra, errekurtsoak administrazio-bidean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian aurkeztu ziren. Dagozkien epaien betearazpenaren ondorioz, eta epaiak Auzitegi Gorenak berretsita, Gobernu Kontseiluak behin betiko lizentzien esleipen hauek adostu zituen:
2015eko abenduaren 22an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi SLri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 16/2015 Epaia behin-behinean betez. Erabakiaren testua 2016ko urtarrilaren 4ko EHAAn argitaratu zen, 1. zenbakian.
2016ko martxoaren 8an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ONG Pausu Media elkarteari ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 50/2015 Epaia behin-behinean betez. Erabakiaren testua 2016ko martxoaren 16ko EHAAn argitaratu zen, 52. zenbakian.
2016ko martxoaren 8an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Euskal Irrati Zerbitzuak SLri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 5/2015 Epaia behin-behinean betez. Erabakiaren testua 2016ko martxoaren 21eko EHAAn argitaratu zen, 55. zenbakian.
2016ko uztailaren 19an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak 2 más 2 Publicidad Integral SLri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 452/2014 Epai irmoa betez. Erabakiaren testua 2016ko abuztuaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 146. zenbakian.
2016ko uztailaren 19an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Araba Irratia SLri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 27/2015 Epaia betez. Erabakiaren testua 2016ko abuztuaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 146. zenbakian.
2016ko azaroaren 22an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Lekaio Kultur Elkarteari ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 602/2014 Epaia betez. Erabakiaren testua 2016ko azaroaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 228. zenbakian.
2016ko azaroaren 22an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Onda guipuzcoana FM SLri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 19/2015 Epaia betez. Erabakiaren testua 2016ko azaroaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 228. zenbakian.
2016ko azaroaren 22an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 602/2014 Epaia betez. Erabakiaren testua 2016ko abenduaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 230. zenbakian.
2018ko uztailaren 17an, Gobernu Kontseiluak onetsi du Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko irekitako espedienteari buruzko Erabakia, zeinaren bidez uko egiten baitzaio, interes publikoagatik, lizentziak esleitzeko lehiaketari. Uztailaren 17ko Erabakiak Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren deuseztasuna deklaratu zuen.
Aurreko erabakiaren ondorioz, dagokionez behin prozedura atzera eramanda, lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietan ezarritako izapide guztiak beteta, Balorazio Mahaiak, 2019ko otsailaren 5ko bileran, adostu du deialdian esleitu gabeko maiztasunei dagozkien lizentziak adjudikatzeko proposamena onartzea, eta Gobernu Kontseilura bidaltzea.
Oinarriek hogeita zazpigarren klausulan adierazten dutenez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena ikusita, Gobernu Kontseiluak lizentziak eramatea erabakiko du. Lizentzia emateko egingo den egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta banan-banan jakinarazi behar da, lehiaketaren oinarrietan ezarritakoari eta Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Hogeita zortzigarren klausulan adierazten dutenez, interesdunari lizentzia eman zaiola jakinarazi eta gero, hilabeteko epean sinatuko da administrazio-agiri egokia. Agiri horretan sartuko dira lizitatzaileak bere eskaintza teknikoan hartutako konpromisoak, eta zerbitzu-emaileak nahitaez bete beharko ditu konpromiso horiek.
Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaia aztertu ostean, honako hau
ERABAKI DU:
«Lehenengoa.– Lizentziak ematea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez egindako lehiaketa publikoaren oinarriei jarraikiz. Lizentziak zerrenda honetan deskribatuta daude:
Bigarrena.– Lehiaketaren oinarriek hogeita zortzigarren klausulan adierazten duten administrazio-agiria formalizatzea. Horren eskumena Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabineteko zuzendariak du, berari dagokiolako administrazio-kudeaketa egitea ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak eskaintzeko beharrezko titulu juridikoak emateko prozedurena. Administrazio-agirietan gehitu dira, alde batetik, lizitatzaile bakoitzaren konpromisoak, hau da, deialdian aurkeztutako eskaintza teknikoei dagozkienak, nahitaez bete beharrekoak, eta, beste aldetik, zerbitzua emateko baldintzak, eta horietan adieraziko da zeintzuk joko diren zerbitzuaren funtsezko baldintzatzat, deialdiaren hamargarren oinarriaren arabera.
Hirugarrena.– Erabaki hau esleipendunari eta interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 14.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko du».