EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019039

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, 48-TU-Q-2018-00105 erreklamazioa artxibatzea ebaztekoa.

Xedapenaren data: 2019-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201901020
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da interesdunak Viajes Jauregui-Mundosenior-en aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta behin behar diren jarduerak egin ondoren, haren eskumen espezifikoa dela eta Illes Balears Erkidegoko Gobernuari bidali zaio.
Ebazpen honek ez du administrazioa-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2019ko otsailaren 14a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
ERANSKINA