EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019036

20/2019 DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez onartzeko baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900020
Xedapenaren data: 2019-02-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201900898
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1993/02/25ean argitaratutako 1993/02/19ko 199300002 LEGEA
  • 2016/11/02an argitaratutako 2016/10/25eko 201600149 DEKRETUA indargabetzen du

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuaz.
Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak xedatzen du direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribituta dagoeneko hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza eta eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.
Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko i) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortu egiten dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari erreserbatzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.
Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2018-2019 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.
Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak. (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).
Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak, 2019ko otsailaren 12ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, ondoko kidego hauetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea), eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
2. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
3. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
4. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
5. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko arteetako eskoletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
6. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
7. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetarik lehenengoan xedatutakoa aplikatuaz, lanpostu horiei behin betiko adskribitutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
8. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
9. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
10. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez, «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, ondoko kidegoetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako X. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
11. artikulua.– 2018-2019 ikasturteari dagokionez Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan (ULHZI) ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako XI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeko 19. artikuluan arautzen den bezala eta Gobernu Kontseiluaren 2018ko urriaren 9ko erabakia xedatzen duen arabera, zeinaren bidez onesten baitira euskal autonomia erkidegoko administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lansarien 2018. urterako igoerak. Erabaki horrek xedatzen du 2018ko uztailaren 1etik aurrera % 1,75eko igoera orokorra 2017. urteko guztirako lansariei.
BOG: Berariazko osagarria, guztira.
BOO: Berariazko osagarri orokorra.
DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren maletetako kapitalizazioetatik datorrena.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dedikazioa bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek, gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.124,48 euroko osagarria jasoko dute.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 670,74 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu dutenek urteko 555,94 euro jasoko dituzte; betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri bigarren xedapen gehigarrian zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntza eta ikastetxe hauetan tutoretza funtzioak egiteagatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, 828,80 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banatuko baita, hilabeteka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzendaritzako funtzioak egiteak berarekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banaturik, hilabeteka.
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa
Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak
Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxe guztietan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.
Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ikastetxeko ikasle-kopurua ikastetxe horretan irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasleen kopuruaren batuketa hartuko da kontuan. Azken kasu honetan, enplegurako prestakuntza-ikastaroen iraupenaren arabera, ohiko ikasturtearen iraupenari begira, haztatuko da ikasleen kopurua.
Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan gelen kopurua honako hau izango da: prestakuntza arautuen ikasturte hasierako matrikula-datuetan agertzen diren taldeak, bider 1,6 indize-zuzentzailea.
Pertsona batek bi kargu baditu, osagarri altuena duen karguagatik soilik ordainduko zaio. Era berean, zerbitzuaren beharrak direla eta, irakasle bati Zuzendaritzako kargua edo kargu akademikoa eta aldi berean talde bateko tutoretza edo zikloko koordinatzailearen funtzioak esleitu ezkero, osagarri altuena duenagatik ordainduko zaio soilik: izan karguari dagokion osagarria, izan tutore- edo ziklo-koordinatzailearen funtzioak benetan betetzeagatik dagokion pizgarri ekonomiko gehigarria.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-data igarota dute 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostu guztiek, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Bigaren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.078,02 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketa arruntarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakas-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– Hizkuntza Indartzeko irakasleen lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura
– Euskara eta Literatura
– Geografia eta Historia
– Latina
– Greziera
– Ingelesa
– Frantsesa
– Alemana
– Filosofia
2.– Kultura Klasikoaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Latina
– Greziera
3.– Curriculum-aniztasuna (Zientzia- eta matematika-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Biologia eta Geologia
– Fisika eta Kimika
– Matematika
– Teknologia
4.– Curriculum-aniztasuna (Hizkuntza- eta gizarte-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura
– Euskara eta Literatura
– Geografia eta Historia
– Latina
– Greziera
– Ingelesa
– Frantsesa
– Alemana
5.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Zientzia- eta teknologia-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:
– Biologia eta Geologia
– Fisika eta Kimika
– Matematika
– Teknologia
– Informatika
6.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Gizarte-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Geografia eta Historia» espezialitatea izatea.
7.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Ingelesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Ingelesa» espezialitatea izatea.
8.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Frantsesa)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Frantsesa» espezialitatea izatea.
9.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Gaztelera)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Gaztelania eta Literatura» espezialitatea izatea.
10.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Euskara)ren lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da «Euskara eta Literatura» espezialitatea izatea.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetan xedatutako lanpostu guztietara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 lege organikoaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren araberako ezezko ziurtagiria.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.