EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2019035

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita IVAPek antolatutako ikastaroen balioztapena, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Xedapenaren data: 2019-02-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201900881
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2007/11/05ean argitaratutako 2007/10/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200706005]
  • 2008/08/06an argitaratutako 2008/07/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200804636]
  • 2009/02/02an argitaratutako 2009/01/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200900508]
  • 2009/07/28an argitaratutako 2009/07/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200904286]
  • 2010/02/18an argitaratutako 2010/01/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201000832]
  • 2010/08/02an argitaratutako 2010/07/08ko EBAZPENA zabaltzen du [201003646]
  • 2011/03/09an argitaratutako 2011/02/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201101267]
  • 2011/10/11n argitaratutako 2011/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201104897]
  • 2013/03/15ean argitaratutako 2013/03/01eko EBAZPENA zabaltzen du [201301393]
  • 2013/04/19an argitaratutako 2013/03/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201301897]
  • 2013/05/13an argitaratutako 2013/04/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201302224]
  • 2013/10/03an argitaratutako 2013/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201304168]
  • 2014/12/11n argitaratutako 2014/11/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201405284]
  • 2015/10/28an argitaratutako 2015/10/21eko EBAZPENA zabaltzen du [201504545]
  • 2016/03/22an argitaratutako 2016/03/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201601253]
  • 2016/10/21ean argitaratutako 2016/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201604445]
  • 2017/02/28an argitaratutako 2017/02/16ko EBAZPENA zabaltzen du [201701063]
  • 2017/10/10rean argitaratutako 2017/10/04ko EBAZPENA zabaltzen du [201704845]
  • 2018/03/21ean argitaratutako 2018/03/15eko EBAZPENA zabaltzen du [201801521]
  • 2018/09/21ean argitaratutako 2018/09/12ko EBAZPENA zabaltzen du [201804614]

Estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak bere 15. artikuluan zehazten du nola osatzen den betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra, barruan sartuta dauzkalarik prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak.
Bestalde, 1994ko abuztuaren 10eko Aginduaren 1.d) artikuluan eta Administrazio Publikoko Institutu Nazionalaren (INAP) 1994ko urriaren 26ko Ebazpenean ezarrita daude Toki Administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak onartzeko eta baloratzeko irizpideak, autonomia-erkidegoekin bat etorrita.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2018ko uztailaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa-jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, IVAPek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bidez balioztapen hori jakinarazten da, jende guztia jakitun egon dadin.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2018ko uztailaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapena jakinaraztea, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko. Balioztapena ebazpen honen eranskinean adierazten da. Ebazpen honek honako ebazpen hauek osatzen ditu: 2018ko irailaren 12ko Ebazpena (2018-09-21eko EHAA, 183. zk.), 2018ko martxoaren 15eko Ebazpena (2018-03-21eko EHAA, 57. zk.), 2018ko urriaren 4ko Ebazpena (2017-10-10eko EHAA, 194. zk.), 2017ko otsailaren 16ko Ebazpena (2017-02-28ko EHAA, 41. zk.), 2016ko irailaren 19ko Ebazpena (2016-10-21eko EHAA, 200. zk.), 2016ko martxoaren 11ko Ebazpena (2016-03-22ko EHAA, 56. zk.), 2015eko urriaren 21eko Ebazpena (2015-10-28ko EHAA, 205. zk.), 2014ko urriaren 28ko Ebazpena (2014-12-11ko EHAA, 236. zk.), 2013ko irailaren 19ko Ebazpena (2013-10-03ko EHAA, 189. zk.), 2013ko apirilaren 25eko Ebazpena (2013-05-13ko EHAA, 90. zk.), 2013ko martxoaren 25eko Ebazpena (2013-04-19ko EHAA, 75. zk.), 2013ko martxoaren 1eko Ebazpena (2013-03-15eko EHAA, 53. zk.), 2011ko irailaren 19ko Ebazpena (2011-10-11ko EHAA, 194. zk.), 2011ko otsailaren 11ko Ebazpena (2011-03-09ko EHAA, 47. zk.), 2010eko uztailaren 8ko Ebazpena (2010-08-02ko EHAA, 147. zk.), 2010eko urtarrilaren 28ko Ebazpena (2010-02-18ko EHAA, 33. zk.), 2009ko uztailaren 10eko Ebazpena (2009-07-28ko EHAA, 143. zk.), 2009ko urtarrilaren 15eko Ebazpena (2009-02-02ko EHAA, 22. zk.), 2008ko uztailaren 15eko Ebazpena (2008-08-06ko EHAA, 148. zk.) eta 2007ko urriaren 10eko Ebazpena (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.). Ebazpen horiek guztiek jarraituko dute indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.