EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019034

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, «Lehen Aukera» programan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako laguntzen deialdian egindako aldaketa bat argitaratzen da.

Xedapenaren data: 2019-02-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201900848
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/28an argitaratutako 2018/12/18ko EBAZPENA [201806380]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an egin zuen bileran hartutako erabakiaren bidez, «Lehen Aukera» programan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako diru-laguntzen deialdia aldatzea onartu du, eta, Lanbideren Estatutuen 10.2.p) artikuluan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartua), erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea «Lehen Aukera» programan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako laguntzen deialdian egindako aldaketa (ebazpen honen eranskinean dago), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 12ko bileran hartutako erabakiaren bidez onetsia.
Bigarrena.– Jakinaraztea laguntzen deialdian egindako aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia, zeinak ondorioak izango baititu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Deialdian egindako aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
ERANSKINA
LEHEN AUKERA PROGRAMAN GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESETAN KONTRATATZEKO 2019RAKO LAGUNTZEN DEIALDIAN EGINDAKO ALDAKETA
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 18ko bileran hartutako erabakiaren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako laguntzen deialdia onetsi zuen. Lehen Aukera programa argitara eman zen 2018ko abenduaren 28ko EHAAn (249. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez.
Deialdi honetako diru-laguntzak lotuta daude, hau da, lan-kontratuak izenpetu behar dira eta lan-kontratu horietako urteko gutxieneko ordainsari gordinek ezinbestean errespetatu beharko dute urte bakoitzerako ezarritako lanbidearteko gutxieneko soldata.
2018ko abenduaren 27ko BOEn (312. zk.), argitara eman zen abenduaren 21eko 1462/2018 Errege Dekretua, non ezarri baitzen 2019rako lanbidearteko gutxieneko soldata. Izan ere, soldata horretarako ezarritako zenbatekoa deialdi honetan eskatutako gutxieneko ordainsari gordina baino handiagoa zen behe-titulazio akademikoa daukaten pertsonei egiten zaizkien lan-kontratuetarako; hori dela eta, beharrezkoa da gutxieneko ordainsari horren zenbatekoa aldatzea eta, horrekin batera, gainerako titulazioei dagokiena ere aldatzea, guztien arteko orekari eta koherentziari eustearren. Horretaz gain, dirulaguntzen zenbatekoa ere berrikusi behar da, ordainsari horietan oinarritutako proportzionaltasun-irizpideen arabera ezarri direlako.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an onetsi du «Lehen Aukera» programan euskal enpresetan gazteak kontratatzeko laguntzen 2019rako deialdia aldatzea, zehaztapen hauen arabera:
Lehenengoa.– Deialdi horretako 3. artikuluaren 2.c) apartatuko taula aldatu eta honela uztea:
Bigarrena.– Deialdi horretako 6.1 artikuluko taula aldatu eta honela uztea:
Hirugarrena.– Deialdi horretako 6.2 artikuluko taula aldatu eta honela uztea:
Laugarrena.– Erabaki honen bidez onartzen diren aldaketak aplikatu beharko zaizkie EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasitako lan-kontratuetarako dirulaguntza-eskaerei; argitaratu aurretik hasitako kontratuetarako eskaerei ere aplikatuko zaie, baldin eta erabaki honen bidez aldatutako urteko gutxieneko ordainsariaren eskakizuna betetzen badute.