EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019034

AGINDUA, 2019ko otsailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Xedapenaren data: 2019-02-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201900837
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/01/10rean argitaratutako 2018/12/19ko AGINDUA [201900114]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko abenduaren 19ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2019ko urtarrilaren 10eko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 1. dotazioa) betetzeko deialdia, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan egina.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.