EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018033

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko azaroaren 29ko bilkuran hartua, Bilboko Udalaren 2016ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2018-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201900810
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko azaroaren 29an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Bilboko Udalaren 2016ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.
HKEEko lehendakariordea,
JOSÉ ÁNGEL QUINTANILLA ANGULO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.