EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019032

EDIKTUA, 1525/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-01-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201900803
Maila: Ediktua
Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 1525/2018.
Errekurtsogilea: Carmelo Antoniano Lopez eta Ana Maria Perez Miguel.
Abokatua: Fernando Maria Alday Ruiz.
Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.
Alderdi errekurritua: Nuria Perez Docampo.
Auzi-iheslaria: Eduardo Antoniano Perez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horren gainean 36/19 epaia eman da, 2019-01-24an. Hau dio epaitzak:
«Ezesten dugu Marco Sáenz de Ormijana prokuradoreak Ana Pérez Miguel andrearen eta Carmelo Antoniano López jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, honako epai honen aurkakoa: hiri honetako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak 2018ko uztailaren 26an emandako epaia, 802/2017 prozesu arruntaren autoei dagokiena. Hortaz, ebazpen hori baieztatzen dugu, eta errekurtsogilea kondenatzen dugu bigarren auzialdi honetako prozesu-kostuak ordaintzera.
Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.
Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-1525-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (Bjlo, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.»
Eduardo Antoniano Perez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.