EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019032

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 4koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2018ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horiek Turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak ezartzen duen esparruan eman dira.

Xedapenaren data: 2019-02-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201900802
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/23an argitaratutako 2018/05/10reko AGINDUA [201802730]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez (2018ko maiatzaren 23ko EHAA, 98. zk.), turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.
Erakunde interesdunei banan-banan jakinarazi zaie Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko abenduaren 14ko Ebazpena, Laguntzen espedienteak erabakitzen dituena. Diru-laguntzei buruzko Aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jakinaraztea, ebazpen honen eranskinean aipatzen den bezala, 2018ko ekitaldian emandako laguntzen eta onuradunen zerrenda. Laguntza horiek Turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak ezartzen duen esparruan eman dira.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.