EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019032

54/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko ohiko bigarren deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201900054
Xedapenaren data: 2019-01-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201900801
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/10rean argitaratutako 2018/07/27ko 201800760 EBAZPENA

Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:
AURREKARIAK
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2018ko uztailaren 27ko 760/2018 Ebazpenaz, (EHAA, 174. zk.) Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko ohiko bigarren deialdia onartu zuen.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2018ko urriaren 4ko 702/2018 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 1/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta intraneten 2019ko urtarrilaren 3an argitaratuta, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Behin-behineko emaitza horien aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta horiek ebatzi ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak agindua emango du izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,
EBAZTEN DUT:
2018o uztailaren 27ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.