EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019031

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako zinpeko interpretearen habilitazioa eskuratu izanaren izendapena egiteko dena, eskatzailea Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe izanda, eta unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatuta berariazko prestakuntza duela.

Xedapenaren data: 2019-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201900778
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2009/05/04an argitaratutako 2009/04/21eko 200900088 DEKRETUA

Kulturako sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.
Dekretuaren 7.2 atalean adierazten da horretarako berariaz deitutako probak egin gabe izendapena eskatzeko aukera.
Hori horrela, artikulu horren arabera, zinpeko itzultzaile nahiz interprete izendapena eska dezakete araututako probak egin gabe, besteak beste, Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe direnek, baldin eta unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatzen badute berariazko prestakuntza dutela.
Horri jarraituz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Claudia Maria Torralba Rubinos andrearen interprete lanetarako habilitaziorako izendapena egitea, Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe izanda, unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatu baitu berariazko prestakuntza duela.
Bigarrena.– Izendapen hori Zinpeko Itzultzaile eta Interpreteen Erregistroan jasotzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.