EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019030

IRAGARKIA, zeinen bidez Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201900769
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Industria produkzioaren indizea (IPI) 2018ko azaroa.
– Ontzien aitorpenaren estatistika. 2017. urtea.
– Materialen fluxuen estatistika. 2016. urtea.
– Osasunaren inkesta. 2018. urtea.
– Informazioaren gizartearen panorama Euskadi. 2018. urtea.
– Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 2018ko 4. hiruhilekoa.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2018ko abendua.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak. 2018ko abendua.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2018ko azaroa.
– Turismoaren kontu satelitea. 2017. urtea (a).
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2018ko abendua.
– Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak. 2016. urtea.
– Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen aitorpenaren Estatistika. 2017. urtea.
– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2018ko abendua.
– Hiruhileroko kontuak aurrerapena (HKK) 2018ko 4. hiruhilekoa.
– Ospitaleetako erikortasun-estatistika. 2017. urtea.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2018ko abendua.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.