EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019030

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 4koa, Deustuko Unibertsitatearen errektorearena, Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterraren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Organo emailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Xedapenaren data: 2019-02-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201900755
Maila: Ebazpena
Behin Unibertsitate Kontseiluak ikasketa plana egiaztatuta, Unibasq, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, eta 2018ko urriaren 5eko Ministro Kontseiluaren Erabakiz tituluaren ofizialtasuna aitortuta (Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2018ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2018ko abenduaren 21eko BOEn), Errektoretza honek Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Master titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketa plana argitaratzea ebatzi du.
Ebazpen honen gai den ikasketa plana eranskinean ageri den bezala egituratuko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eskatzen da.
Bilbao, 2019ko otsailaren 4a.
Errektorea,
JOSÉ MARÍA GUIBERT UCÍN.
ERANSKINA
Ikasketa planaren banaketa orokorra ECTS kreditutan, jakintzagai mota kontuan hartuta.
Deustuko Unibertsitateko Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra.