EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019029

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez 2018ko abenduaren 19ko Aginduak aurreikusitako epeak luzatzen baitira eskabideak aurkezteko, izan ere azken Agindu honen bidez onartzen dira "Basque Label Harategiak" kanal-marka berrira atxikiko diren harategi tradizionalentzako de minimis araubideari atxikitako laguntzen 2019ko ekitaldirako deialdiaren oinarriak.

Xedapenaren data: 2019-01-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201900719
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/31n argitaratutako 2018/12/19ko AGINDUA [201806415]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2018ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.), minimis araubidea eduki eta «Basque Label Harategiak» kanal-markari atxikitzen zaizkion harategi tradizionalei 2019ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ziren eta horretarako deialdia egin zen. Bosgarren oinarriaren 7. apartatuan ezarritakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea hiru hilekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori dela eta, 2019ko martxoaren 31 egun baliogabea deneez, eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1ean amaituko da.
Deialdi hau dirulaguntza hauetarako azkena izango denez, beharrezkoa da aukera ematea onuradun izan daitezkeen guztiei 2019an zehar «Basque Label Harategiak» marka berriari atxiki dakizkion, eta behar diren inbertsioak eta jarduketak planifika ditzaten. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen da eskabideak aurkezteko epea luzatzea.
Alde horretatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluan dago xedatuta Administrazioak ezarritako epea luza dezakeela, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, komenigarritzat jotzen badu eta, hori eginda, besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie eta beste arauren batek aurkakorik ez badio. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.
Lege-ahalmen hori baliatuta, eta dirulaguntzok ahalik eta onuradun gehiena izateko xedez, pentsatu da badela nahiko arrazoi legeak ahalbidetzen duen gehieneko plazora luzatzea justifikatzeko eta aholkatzeko; horrenbestez, hasieran emandako erdian luzatzeko, hau da, 2019ko maiatzaren 15era arte.
Hori dela bide, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak proposatuta eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
2019ko maiatzaren 15era arte luzatzea (azken egun hori barnean dela) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2018ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.) egindako deialdiko dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea –agindu horretan, minimis araubidea eduki eta «Basque Label Harategiak» kanal-markari atxikitzen zaizkion harategi tradizionalei 2019ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ziren eta horretarako deialdia egin zen–.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.