EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019029

AGINDUA, 2019ko otsailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Xedapenaren data: 2019-02-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201900713
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/01/02an argitaratutako 2018/12/17ko AGINDUA [201900003]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoari jarraikiz (agindu haren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da; 2019ko urtarrilaren 2ko EHAA), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 145).
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.