EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019028

IRAGARKIA, jakinarazteko dena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 12koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2018ko apirilaren 24ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020ko aldirako Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.

Xedapenaren data: 2019-01-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201900701
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/08an argitaratutako 2018/04/24ko AGINDUA [201802446]

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bitartez, 2018ko apirilaren 24ko Aginduaren ondorioz emandako laguntzen deialdia ebatzi zen. Honen bidez Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira EAEko Landa Garapeneko 2015-2020ko aldirako Programaren esparruan. Enpresen sorkuntzarako, hedapenerako eta modernizaziorako inbertsioen laguntza-ildoen espedieenteetan diruz lagun daitezkeen kantitateak jasotzean informatika arazoengatik akatsak aurkitu dira (Aginduaren III.kapitulua) I. eranskineko 59, 64, 111, 168 eta 174 lerroetan eta II. eranskineko 39, 43, 81, 115 eta 120 lerroetan. 2019ko urtarrilaren 29ko Landaren eta Itsasertzerren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpenaren bitartez akatsak zuzendu dira.
Hori dela eta, deialdiaren Aginduko 7. oinarriko 4. atalaren arabera ondoko hau jakinarazten da: 2018ko abenduaren 12ko Ebazpena argitaratu egingo da zenbatekoak zuzenduta.
«Ebazpena, 2018ko abenduaren 12koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2018ko apirilaren 24ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020ko aldirako Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.
Gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak –ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan, (1), (2) eta (3), zerrendatuta daude– eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertuta –espediente-zenbakiak aipatutako eranskinetan agertzen dira–.
Kontuan izanda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) eta 1305/2013 erregelamenduek besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta landa-garapenaren aldeko laguntza komunitarioak ezartzen dituztela.
Kontuan izanda lehen aipatutako Europar Batasuneko erregelamenduen arabera Europar Batasuneko LGENF funtsari dagokiola Europar Batasuneko finantzaketa.
Kontuan izanda urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola Europar Batasuneko LGENF funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.
Kontuan izanda 2018ko apirilaren 24ko Aginduko 6. oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den Tokiko Ekintzako Taldeak egindako ebazpen-proposamena.
Kontuan izanda lehen azaldutakoa, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ematea ebazpen honen I. eranskinean (1) aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduan araututako laguntzak. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 5.006.001,43 eurokoa da.
Bigarrena.– Aitortzea ebazpen honen II. eranskinean (2) aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduan araututako laguntzak jasotzeko eskubidea. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 4.963.103,31 eurokoa da.
Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraituz.
Hirugarrena.– Ukatzea ebazpen honen III. eranskinean (3) aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan ukazioaren zioak zehaztea.
Laugarrena.– Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea beranduenez ere, 2019ko abenduaren 31n bukatuko da, eta horiek ezingo dira 2018ko ekitaldia baino lehen hasiak izan.
Laguntzaren justifikazioa eta ordainketa 2018ko apirilaren 24ko Aginduan laguntza-lerro bakoitzerako jasotakoa kontuan hartuz egingo da.
Pertsona onuraduna eratze-fasean dagoen pertsona juridikoa baldin bada, hura entitate pertsonifikatu bihurtzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.
Era berean, baimenak edo lizentziak behar diren kasuetan, horiek lortzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.
808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinaren (informazioari eta publizitateari buruzkoa) I. zatian adierazitakoaren arabera, pertsona onuradunek LGENFtik jasotako laguntzari buruzko informazio publikoa eman behar dute, eranskin horretan adierazitako moduan.
Onartutako proiektua ezarritako epeetan egiten ez bada, edo epe horretan gauzatu izanaren egiaztagiriak aurkezten ez badira, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute eta, hala badagokio, agindu arautzailearen 12.5 oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura jarriko da abian.
Lagundutako proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten betekizunak eta baldintzak betetzen ez badira eta, bereziki, laguntza jaso duten inbertsioei eusten ez bazaie inbertsioa egin eta gutxienez ondorengo 5 urteetan, ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo zaharberritzen diren kasuetan edo gainerako ondasunen kasuan, edo 3 urteetan, kontratazio-lerroaren babesean sortutako besteren konturako lanpostuen kasuan, eta 2 urteetan, start-up lerroak babestutako proiektuen kasuan, laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati bat.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta pertsona interesdunak, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.»
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.