EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019028

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen Balorazio Batzordeko bokalak.

Xedapenaren data: 2019-01-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201900687
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/31n argitaratutako 2018/12/04ko AGINDUA [201806411]

Ikusi da Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen 2019. urteko deialdiko oinarriak onartzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren 6.2 oinarria. Hor ezartzen denez, «balorazio-batzorde bat sortuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru pertsonak osatuko dute: batzordekideak izango dira hirurak, zuzendaritza eskudunari atxikiak, horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Elikagaien kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua».
Ikusi da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Beherago zehaztuta dauden pertsonak Balorazio Batzordeko kide izendatzea. Batzorde horrek, batetik, 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez deitutako laguntzetarako eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta, bestetik, ebazpen-proposamena egingo du:
Batzordeburua:
– José Luis Errekatxo Labandibar jauna, Kalitatea Babesteko eta Iruzurra Kontrolatzeko arduraduna.
Bokalak:
– Irache Llantada López andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, idazkari gisa jardungo duena.
– José Ángel López de Munain Ruiz de Luzuriaga jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.