EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018028

IRAGARKIA, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko (Pertsonaleko Zuzendaritza) A buru postu bat izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201900683
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egiten du Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko (Pertsonaleko Zuzendaritza) A buru postu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.net web-orrian daude argitaratuta.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2018ko abenduaren 26a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendarI gerentea.
Eskuordetzaz(ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).
Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.