EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019027

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 25ekoa, Bizkaiko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez, berritzen baita «CIFP Construcción Bizkaia LHII» zentroari baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa emandako baimena.

Xedapenaren data: 2019-01-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201900660
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/05/18an argitaratutako 2012/04/02ko EBAZPENA [201202207]

AURREKARIAK
Bat.– Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, IES Construcción Bizkaia BHI zentroari baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa dorre-garabiko operadore espezialitatean jarduteko baimena eman zitzaion.
Bi.–. Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen dituen abenduaren 27ko 247/2016 Dekretuari jarraikiz, IES Construcción Bizkaia BHI lanbide-heziketako ikastetxe integratu bihurtuko zen, CIFP Construcción Bizkaia LHII duelarik gaur egungo izena.
Hiru.– 2019ko urtarrilaren 25ean, CIFP Construcción Bizkaia LHII zentroko ordezkaritzak profesionalak prestatzeko onetsitako erakunde gisa berritzeko eskaera aurkeztu zuen, egiaztatuta zegoen espezialitateari zegokionez, hots, dorre-garabien operadorearen espezialitateari.
Lau.– Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
– Erakundearen identifikazio-datuak; erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: El Progreso, z/g (48003) Ollargan – Arrigorriaga.
– Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarrien deskribapena.
– Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Bost.– 2019ko urtarrilaren 25ean, CIFP Construcción Bizkaia LHII zentroak egindako eskaera dela-eta, Industria eta Energia Administrazioko teknikariak erakundearen baimena berritzeko aldeko txostena eman zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Lurralde-ordezkaria ebazpen hau hartzeko organo eskuduna da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, CIFP Construcción Bizkaia LHII zentroak badauzka aipatutako dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak, zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko behar direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.
Lau.– Bestalde, ziurtatu da erakunde eskatzaileak betetzen dituela ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren 5. puntuan aipatzen diren baldintzak (dekretu haren bidez onartzen da Jasotzeko eta Mantentze-lanetako Aparatuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» jarraibide tekniko osagarri berria, obretarako edo bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa).
Bost.– Azken batean, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da prozedura eta, era berean, erakunde eskatzaileak dekretu horren 25. artikuluan aipatutako behar beste egiaztagiri aurkeztu ditu.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izaki horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Arrigorriagako CIFP Construcción Bizkaia LHII zentroari baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa emandako baimena, dorre-garabien operadoreen espezialitatean jardutekoa.
2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden egiaztatutako instalazioetan ikastaroak emateko. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, ezinbestean egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak.
3.– Onetsitako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak, bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
4.– Onetsitako erakundeek galdu egingo dute Onetsitako Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2019ko urtarrilaren 25a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.