EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018026

2306/2018 EBAZPENA, 2018ko abenduaren 26koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Juan Andres Alava Menica jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Errehabilitazioko zerbitzu sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201802306
Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201900631
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/01/24an argitaratutako 2018/01/10reko 201800058 EBAZPENA

58/2018, urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Errehabilitazioko zerbitzu sanitarioko buru lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Juan Andres Alava Menica jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Errehabilitazioko zerbitzu sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Andres Alava Menica jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Errehabilitazioko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko urtarrilaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2018ko abenduaren 26a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.