EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019025

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, argitara ematen da honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia.

Xedapenaren data: 2019-01-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900600
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/28ko EBAZPENA [201706306]

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen 2018ko ekitaldiko deialdiak 7.8 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honetako erakunde onuradunen zerrenda: lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabetuei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrendan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.