EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019025

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Emun Koop E enpresa homologatzen baita, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2019-01-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201900598
Maila: Ebazpena
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: batetik, gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea.
Oihana Jausoro andreak, Emun Koop E enpresa ordezkatuz, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta, ondorioztatu da ezen enpresak bete egiten dituela 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betekizunak.
Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskabideen eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Emun Koop E bost urterako homologatu da, enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta han finkatutako baldintzekin.
Bigarrena.– Emun Koop E enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena aldizkari horretan bertan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.