EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019024

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko urriaren 5eko Ebazpena jakina razteko dena. Ebazpen horren bitartez ebatzi da gora jotzeko errekurtso bat.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201900592
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Saiatu arren, ezin izan da zuzenean jakina razi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakina razpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakina razpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tf.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.