EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019024

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitiko udalerriko (Gipuzkoa) «Bizkargi» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitatea gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201900580
Maila: Agindua
Azkoitiko udalerriko (Gipuzkoa) «Bizkargi» Musika Eskola Pribatuak «Gitarra Elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Gitarra Elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20007308.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Bizkargi».
Titularra: Bizkargi Musika Eskola Elkartea.
Helbidea: Xabier Munibe Zuhaiztia, z/g.
Udalerria: Azkoitia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan, irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
● Adarrak eta espezialitateak:
– Kantua: kantu korala.
– Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, flauta, biolina, biola, biolontxeloa, tronpa, tronpeta, tronboia saxofoia eta perkusioa.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: trikitixa, dultzaina, txistua, txalaparta, alboka, panderoa eta dantza.
– Zenbait joera: pianoa eta gitarra elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.