EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018024

3781/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Amaya Expósito Rodriguez andrea izendatzen da, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201803781
Xedapenaren data: 2018-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201900566
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/20an argitaratutako 2018/07/04ko 201802852 EBAZPENA

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 4ko 2852/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorrako atalburu sanitario (endokrinoa) lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Amaya Expósito Rodriguez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorrako atalburu sanitario (endokrinoa).
Arau hauek hartu du oinarritzat: Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Lanpostu Funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki erakunde sanitario integratuetako zuzendari gerentearen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionez; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidea, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoa, eta aplikatu beharreko arauak. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaya Expósito Rodriguez andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorrako atalburu sanitario (endokrinoa) aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2018ko abenduaren 28a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.